Igantziko Biltoki elkartean 19:30ean hasita bertso-saioa izanen da, Lesakako “Unibertsolariak” (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Jon Silveira, Joxe Juan Zubieta “Etxabe”) eta Leitzako “Atekaberts” (Ander Fuentes, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi) taldeekin.
Ordu berean, 19:30ean, Iruñeko Txantrea auzoko Auzotegi Kultur Etxean bertso-merendua antolatuko da. Iruñeko “Obario Maldikoak” (Saioa Alkaiza, Irati Majuelo, Aimar Karrika) eta Barañaingo “Hiru garabardo eta pintxo bat” (Mikel Lasarte, Sarai Robles, Ainara Ieregi, Manex Mailharin) taldeak arituko dira kantuan.
Igantzi zein Iruñeko saioen ostean, bi talde finalisten izenak erabakita geratuko dira.
22:00etan berriz, Etxarri-Aranazko gaztetxean eguneko azken saioa jokatuko da. Bertako “Einnekin” (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza, Unai Artieda, Jon Arratibel, Saats Karasatorre) eta Berako “Larungo antenak” (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru, Jokin Pinatxo) ikusteko aukera izanen da.
Martxoaren 5ean larunbatean, azken saioa jokatuko da. Berako Kataku ostatuan izango da hitzordua 21:00etan hasita bertso-merendu formatuan. “Larungo antenak” eta “Einnekin” taldeek haien itzuliko saioa jokatuko dute eta azken talde finalista zein izango den argituko da.