Bost saiorekin amaituko da asteburuan Bardoak txapelketaren lehen fasea

Mezkiritz, Alli, Otsagabia, Etxarri-Aranatz eta Iruñeko saioak jokatuta, erabakita geldituko dira ekimenaren hurrengo fasera pasako diren taldeak.

Bigarren fasea otsailaren 19tik martxoaren 6ra bitarte jokatuko da eta lehian ari diren 16 taldeetatik seik egingo dute aurrera.

Otsailaren 5ean, ostiralean, bi hitzordu izanen ditu Bardoak ekimenak:

Mezkiritzeko Txoko elkartean 19:30ean, bertso-merendua

Pirinioetako Pirini Bardó (Ibai Carballo, Karine Etxeberri, Joseba Martinez, Aitor Zazpe, Imanol Ubao, Josetxo Ubao eta Fernando Ziganda) – Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu)

Alliko ostatuan 20:00etan, bertso-merendua

Larraun/Araizko (Larraun da Araitz) Bi dozena (Joana Ziganda, Aitor Irastortza, Luis Mari Larreta, Juan Mari Irastortza eta Arkaitz Goikoetxea) – Iruñeko Mirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Mikel Juaniz, Oscar Sanz de Acedo eta Asier Saragueta)

Otsailaren 6an, larunbatarekin:

Otsagabiako Gartxot elkartean 17:00etan, bertso-saioa

Iruñeko Xirristi Drimtim (Xabier Terreros, Migel Anjel Ortiz de Guzman, Xabier Zarraluki eta Unai Uberetagoena) – Lesakako Unibertsolariak (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Joxe Juan Zubieta “Etxabe” eta Jon Silveira)

 

Etxarri-Aranazko gaztetxean 18:00etan, bertso-merendua

Etxarri-Aranazko Einnekin (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza, Unai Artieda, Saats Karasatorre eta Jon Arratibel) – Barañaingo Barakinak (Ander Perez, Lizar Aleman, Pablo Perez eta Jon Arrizibita)

Otsailaren 7an, igandez:

Iruñeko Iturramako Erletokieta auzo lokalean 18:00etan, bertso-saioa

Barañaingo Barakinak (Ander Perez, Lizar Aleman, Pablo Perez eta Jon Arrizibita) – Lizarraldeko Lizarrako kardoak (Ander Aranburu, Mikel Pinillos, Pello Etxaniz, Cesar Etxeberria eta Aitor Irazustabarrena)

Saioetarako sarrerak tokian bertan jarriko dira salgai.

Bertsolariek egin beharreko ariketak talde lanean oinarrituko dira, zenbait kasutan banaka, taldeka edo publikoarekin elkarlanean osatu beharko baitituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!