Egitaraua:
(lantegiak eta hitzaldiak gaztelaniaz izanen dira)
Maiatzaren 2an, astelehena.
Argazkigintza Astearen III. edizioaren gaineko azalpen laburra. Ondoren, handik plazako kanpo erakusketa ikustera joanen gara.
Tokia eta ordua: Kulturgunea, 20:00etan.
Maiatzaren 3an, asteartea.
“Argazkigintza barnetik” tailer praktikoa.
Argazkigintzaren gaineko teoria eta historia pixka bat. Era berean, argazki kamera baten barnean egoteko esperientzia berezia bizitzea eta, hartara, hobeki ulertzea nola funtzionatzen duen.
Tokia eta ordua: Berriozarko Gaztegunea, 19:00etan.
Maiatzaren 4an, asteazkena.
Hizketaldia: “Argazki-ingurunera egokitzea” Eduardo Buxens, Diario de Navarrako argazkilaria.
Argazki bat egitean benetako egoeretara nola egokitu azalduko du, adibidez, zein lente fokal erabili, zein abiadura… betiere, lehentasuna emanda benetan nabarmendu nahi denari.
Tokia eta ordua: Kulturguneko proiekzio aretoa, 20:00etan.
Maiatzaren 6an, ostirala.
Hizketaldia: “Sinbologia irudian” Jagoba Manterola, Argazki Press agentziako argazkilaria.
(Nola erabili sinbologia) Gizateriak berak sortu dituen sinboloek inguratuta dago gizartea. Argazki bat egitean ematen zaien erabileraren arabera, goretsi egiten dira edo izen ona galarazten zaie, iruditik harago doan pertzepzio bat emanez eta harenganako sentimen bat sortuz.
Tokia eta ordua: Kulturguneko proiekzio aretoa, 20:00etan.
Maiatzaren 7an, larunbata.
Bergazki IV. Argazki Rallya. Labarga elkartetik. (+info)
Tokia eta ordua: “LaBarga” elkartea, 9:00etik 13:30era.
Maiatzaren 8an, igandea.
Argazki irteera / Oinarrizko argazkigintzako tailer praktikoa Berriozarren.
Izena emateko: info@bergazki.net
Tokia eta ordua: Kulturgunea, 10:30etik 14:00etara.