Euskararen ustezko zentro horretatik, adeitasunez

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2018ko urr. 15a, 12:46

Euskararen zentro eta periferien kontua pixka bat eskuetatik joaten ari zaigu. Eta argi gera dadila hasieran ikuspegi interesgarria iruditu zitzaidala, benetan, zeren uste dut zonalde ez-hain-euskaldunetan hizkuntza hau eta ez beste bat aukeratzen duten horiek merezi dutela aitortza, asko daukagula ikasteko esperientzia horietatik. Baina bizipen periferiko horien eskutik, sineskeria bat ere zabaltzen ari da: euskarak badaukala zentro bat non hizkuntza ia erabat normalizatuta dagoen; eta normaltasun ia erabatekoz bizi diren erdiguneko euskaldun horiek ez dituztela entenditzen periferiakoak. Karikatura hori, gehienetan, asoziazio sinplista samar baten konpainian etortzen da: non bizi, hala hitz egin –alegia, gipuzkoarrek euskaraz aritzea oinarrizko pack-ean dakartela–.

Itxuraz Arkadia zoriontsu horretan bizi naiz.

Azken inkesten arabera, nire herrian euskaraz dakitenen eta benetan hitz egiten dutenen artean amildegi bat dago, oraintxe bertan, dauden baliabideekin, gaiak pizten duen interesarekin, euskaldunei eurei inporta zaienarekin, zeharkaezina dirudiena.

Zentro eta periferia argiak dauzkan hiri bateko mapa baino, euskara irla handixeagoak eta txikixeagoak dauzkan artxipielagoa da. Eta itsasoaren maila guztientzat ari da igotzen, beraz, ez dezagun denbora askorik gal egoera dena baino politagoa erakusten duten eskemekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!