Brutala

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2018ko mai. 14a, 11:37

Mortal Kombat bideo-jokora engantxatuta geunden, beste edozein borroka-jokok ez bezala, aukera ematen zizulako garaitu berri zenuen kontrarioaren gorputz hebainduari azkeneko jipoia emateko. "Finish him!" egiten zuen oihu makinak eta, botoien konbinazioarekin asmatuz gero, "Brutality" batekin zigor zenezakeen parean zeneukan haragi puska ubela. Gauza terribleak egiten zituzten pantailako pertsonaiek: kolpe, erredura, zanpatze eta mutilazio itsusienak, muturreko biolentziaren erakustaldi banal bat.

Joko horren oroitzapenengatik izango da, kontua da gaur egun "brutal" hitza entzuten dudanetan, hitzak deskribatzen duena gehienetan ez dagoela nire espektatiben mailan. Ia edozertarako erabiltzen baita gaur egun, edukirik gabe geratzeraino: polita? Brutala. Handia? Brutala. Altzoko Handia? Altzoko Brutala. Zakarra? Brutala. Harrigarria? Brutala. Espaloian dagoen txakur-kaka lehor hori? Brutala.

Mortal Kombaten ikusten genuen indarkeria estremoak, apika lagundu zuen bortxaren aurrean izan genezakeen sentsibilitatea pixka bat apaltzen. "Brutal" hitzaren erabilera banal honek berriz, adierazten du hitzaren zentzua oso kamustuta daukagula. Eta beraz zehaztasunez pentsatzekoa ere bai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!