Emozio handiak

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko abe. 18a, 12:49

Batzuetan, urtean behin edo bitan, euskaldun batek bizi ditzake emozio handiko momentuak. Eta batzuetan, gorputzean sumatzen duen sentimenduen gainezkaldi horrek eraginda, iritsi daiteke bere buruari esatera hori ez dagoela hitzez esplikatzerik. Demagun, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean gertatu zaiola: norbaitek kantatu duen zerbait barru-barruraino iritsi zaio; eta berari bezala inguruan zituen 15.000 pertsonetako askori. Eta hainbestekoa da bularraldean gora datorkion betekada, malko esentziala ateratzen den gisan atera zaiola txio bat, "hau ez dago hitzez esplikatzerik" dioena. Ok, ulertzen dut. Baina mesedez, ez dezala sinetsi bere buruari bota dion kopla hori: emozio guztiek dute esplikazioa. Eta akaso azalpen hori bilatzeak, gauzei hitzak jartzeak, lagunduko dio gertatzen zaiona ulertzen. Akaso ez dio berari bakarrik balio, agian hau kontu kolektiboa da. Eta zergatik, zerekin eta nola emozionatzen garen ulertzeak balio diezaguke ulertzen beste momentu askotan zergatik ez ditugun horrelako gauzak sentitzen, zer falta zaigun hori horrela izan dadin; eta nola aldatu daitekeen egoera ez hain emozionante hori.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!