Gerry Adams ez da CUPen zerrendan joango

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko aza. 20a, 13:24

Azken urteetan paraje hauetatik Irlandari gutxiago begiratzen zaiolako-edo, iruditu zait oihartzun handiegirik gabe pasa dela asteburu honetako notizia: Sinn Fein alderdiko presidentzia utziko du Gerry Adamsek. Hemeroteka pertsonalean, ETBk 90eko hamarkadan egin zion elkarrizketa batean daukat gordeta lehen aldiz, ile-bizar beltzekin eta orduan estilatzen ziren betaurreko handi samarrekin. Karrerako urteetan, nobela bat irakurtzen den bezala leitu nituen gaztelaniaz publikatu zizkioten memoria politikoak. Irlandako gatazkaren konponbidea esan, eta haren izena etorriko zaizu burura, hori izango du 34 urteko ibilbidearen ondare politiko nagusia. Gerry Adams historia bizia da. Baina tamaina horretako liderra izanik ere, hainbeste urtez alderdi baten gidaritza bere esku eduki izanak zer pentsatua ematen du. Pertsonalki, nahiago ditut aginte-postuetan txandakatzea errazten duten egiturak, izan politikoak edo beste edozein motatakoak. Irlandari gutxiago begiratzen zaio hemendik, gehiago Kataluniari, baina halere Euskal Herrian inork ez du imitatzen CUPen eredua: lau urtean behin hautagaien zerrenda goitik behera berritzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!