Espainiak seduzitzen gaitu

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko urr. 9a, 12:20

Nazionalismoa bidaiatuz sendatzen da. Zehazki, Madrildik Bartzelonara bidaiatuz, manifestazio batean parte hartzeko Espainiaren batasunaren alde falangistekin batera (ez direnak batere nazionalistak, mundu guztiak dakienez). "Nazionalismoa, ze gauza txarra" esaten du Vargas Llosak ziento bat bandera espainiar astinarazten dituen bitartean. Bera munduko herritarra baita, argi eta garbi: Panamako Paperek erakutsi zutenez, Nobel saria jaso arte paradisu fiskaletan gordetzen zuen bere diru apatrida. Gutxitan eduki dugu mahaiaren aurrean Kataluniakoa bezain bazkari argigarririk: igande batetik bestera ikusi ditugu ehunka polizia herritar baketsuak masakratzen (lehen platera), inork aukeratu ez duen monarka bat herritar horiei mehatxu egiten (bigarren platera) eta faxista saldoak kontrolik gabe Bartzelonan izua zabaltzen (postrea).

Ez dakit zuek, baina ni geroz eta seduzituagoa nago Espainiaren ideia honekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!