Eztabaidatzen ez dakien jendea

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Bereziartua 2017ko mai. 22a, 12:10

Berak uste zuen adinean aurrera egin ahala, pertsonek geroz eta gaitasun handiagoa zutela eztabaidak modu eraikitzailean planteatzeko. Uste zuen adin batetik aurrera, demagun 30, pertsona baten bizipenak nahikoa konplexuak zirela beste norbait ez epaitzeko aurreiritzietan oinarrituta, iritzi kontrajarri bat mahai gainean jartze hutsagatik. Uste zuen gizalegea ezaugarri akumulagarria zela, pilatzen joaten zen zerbait, adineko pertsona bat bihurtu arte, zeinari, denetik ikusi duelako, jarrera denak nahiko ulergarriak zaizkion. Aste hartan eztabaida bat izan zuen ordea, a priori pertsona heldu eta inteligentea zirudien norbaitekin, zeinak erakutsi zuen zimurren azpian bizi-bizirik zeukala noizbait izandako ume beldurti nagusitua: berdin zuen zertaz hitz egiten ari ziren, hizketagaia beti lerratzen zen alor pertsonalera, "zu nire kontra" eskema batean itotzeko. Psikologo batentzako lana izango zela pentsatu zuen, pertsona bakarra balitz; horrelako zenbat ote zeuden galdetuta, problemaren dimentsio politikoaz ohartu zen arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!