Odolaren kerra

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2017ko mai. 24a, 13:25

Beltza da lagunik gabeko gaua. Beltza, putzu sakona. Beltza, odol-orbana zahartzen denean. Eta beltza, gaurko argazkia.

Gerrak ez du ezer onik. Kontu jakina da hori. Historiak erakutsi du gerrak onak direla bakarrik besteen heriotzaz aberasteko moduko barrenak dituztenentzat.

Gerra batean, benetako bandoak ez dira halakoren aldekoek edo beste halakoren aldekoek osatzen dituztenak: demokraziaren aldekoek edo tiraniaren aldekoek, onek edo txarrek, gureek edo besteek... infantila-edo da pentsamendu hori.

Gerra batean, benetako bandoak dira bizitzarena eta heriotzarena. Gerra batek horixe mugatu nahi baitu, alegia: nor geratu lur-azalean, eta nor lurpean.

Eta beltzera, beltzera egiten du denen odolak, hangoarenak bezala hemengoarenak, galdutako isuri hori kirastu eta kerratzen denean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!