Uholde aberasgarriak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Barber 2015eko otsailaren 27a

Uholde mota asko agertzen zaizkigu idazkietan. Batzuekin, egun hauetako errealitatea deskribatzen da, besterik ez. Hala ere, gehien gehienetan era katastrofikoan azaltzen digute hedabideetan: suerte guztietako hondamendiak. Ez litzateke, baino, horrela izan beharko; naturaren mugak kontuan hartuko bagenitu, horrelako asko ez lirateke suertatuko. Gehiago: ibaien ertzetan bizi izan diren herriek uren irteerak aberastasun bihurtzen jakin izan dute.

Beste uholde motak metaforikoak dira. Atzo, adibidez, ikasleen uholdetxo bat bizi izan genuen Iruñeko karriketan; aurrera doa erdi lotan omen zegoen gazteria. Eta martxoaren 14an, amorru guztiak, etsipenak, esperantzak … tsunami bihurtu behar ditugu, Iruñeko kaleak kolore guztietako ahotsak, Nafarroako hainbat txokotatik etorriak, aldaketa soziopolitiko sakonaren alde entzunarazteko. Hori bai uholde aberasgarria, baita maiatzaren uztari begira ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!