Makiltxoarena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2021ko aza. 24a, 13:17

Honezkero, ia guztiok sufritu behar izan dugu PCR probaren bat. Edo bertzenaz norbait lagundu dugu testa egin diezaioten. Eta, honezkero, denok dakigu nahikotxo molestatzen duela sudurretik barru-barruraino sartzen dizuten makiltxo horrek. Ados, ez gara horregatik hilen, eta segundo gutxiko kontua da, baina oso desatsegina da.

Hartara, guztiz normala da lau urteko mutiko bat negar batean hurbiltzea makiltxoa darabilen erizainarengana. Are gehiago ez bada bere lehenbiziko aldia. Aitzitik, ez da batere normala haurrari makiltxoa ahotik eta sudurretik barru-barruraino sartu dion erizainak tortura aldi osoan hitz bakar bat ere zuzendu ez izana histeriak jota dagoen umeari. Deus ez. Existituko ez balitz bezala.

Ai, barkatuko didazue gaurko purrustada. Neuri ere ez zaizkit halakoak gustatzen; esperientzia bakartu batengatik kolektibo oso bat jomugan jartzen duten horiez ari naiz. Izan ere, artatu gaituzten bertze bi osasun langileak primeran egon dira. Baina makiltxoarena; ene, makiltxoarena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!