Ikuslea

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2017ko ira. 19a, 13:03

Ikasturte hasieretako zutabe edo artikulu txarrenetakoen gisan, irakurleak edo entzuleak agurtuz hasi behar nuen kolaborazio hau. Baina okerraren okerraz oharturik, gaia zeharo aldatuz, artikulua bera idazteko moduaz solastatzea bururatu zait, hitz juntatzaile makurrenen ajean berriz ere eroriz. Eta barkatu luzapen ikaragarri itsusi hau, baina kontua da kontatu nahi nizuela entzuten [edo irakurtzen] ari zareten hau eskuz idatzi dudala, bolaluma batekin, garai batean bezala, internetek eskaintzen dituen baliabide guzti-guztiak batere erabili gabe.

Eta hau guztia errateko, bizi izan nituen arren, erabat ahantzita ditudala prozesu historikoak minutuz minutu, segundoz segundo, jarraitzeko aukerarik ematen ez zuten garaiak. Kataluniaz ari naiz, noski. Kataluniako prozesu subiranistaren aldeko mezuak etengabe zabalduta historiaren parte naizela sentitzen baitut anitzetan. Baina baita zera ere. Asier, jaitsi zuhaitzetik. Ez zara deus egiten ari. Bertze askotan bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!