Koinatismo ariketa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2016ko ira. 27a, 13:03

Gazte ginelarik "zaharren taberna" deitzen genituen horietako batean sartu naiz. Barra ondoan paratu, ukondo bat pausatu eta goizeko hamarrak izanagatik ere (edo horregatik hain zuzen ere), patxaran kopa bat eskatu dut.

Halako tabernetan gehien irakurtzen diren egunkarietako bat hartu dut; badakizue, letra handi eta koloretsuak dituzten horietako bat. Ingurura begira jarri naiz eta aspertu itxura zuten bizpahiru parrokiano ikusi ditudanez, listua irentsi, ahoa ireki, eta koinatismo ariketa bat egin dut.

Koinatismoa, bai. Cuñadismo-a. Gai baten inguruan apenas ezer jakin gabe iritzia ematen ausartzea, koinatuaren gidaliburuko lau esaldiak behin eta berriz errepikatuz, gai horren inguruan asko-asko dakizula erakutsi nahian-edo.

Banoa.

"Ez egin kasu handirik, e", bota dut. "Baina gauza jakina bazen Osasuna aurtengo ligan barregarri geldituko zela, zergatik fitxatu dituzte hainbertze kanpotar; zergatik ez diete etxeko gazteei erridikulua egiten utzi?".

Hortxe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!