Eraitsi, adieraberritu edo historia museo bihurtu

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2024ko ira. 25a, 00:00

Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista gehienek monumentua eraistea eskatu dute, haien ustez hura zutik mantentzea 1936ko Gerran frankistek hildako biktimei irain iraunkorra egitea delako. Beste batzuen aburuz, tokiari beste esanahi bat eman beharko litzaioke, beti ere memoria historiko kritikotik abiatuta eta pentsamolde faxisten aurkako tresna gisa baliatzeko.

Artikulu eta informazio ugari atera dira hedabideetara, gehienak eraikina bota ala mantendu eta beste esanahi bat ematearen aldekoak; tokia adieraberritu beharraz mintzo dira azken horiek. Iruñeko Udala da monumentuaren jabea, Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikuak 1997an haren eskuetan utzi zuenetik. Joseba Asiron Iruñeko alkateak legealdi honetan prozesu parte-hartzailea bultzatzeko asmoa iragarri izan du, baina oraindik ez dago bide zehatzik finkatuta. Gaiaz hitz egiteko bildu dugu ondoko laukotea: bi mahaikide monumentua eraistearen aldekoak dira, beste bi aurkakoak. Argudio sendoak dira bi aldeetan, eta ondoko orrialdeetan irakurleak topatuko ditu gai konplexu honen aurrean hobeto kokatzeko ideia mamitsuak.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!