Nafarroak zergak ezarriko dizkie zabortegi edo errausketarako lagatako hondakinei

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko aza. 24a, 09:03

Isabel ElizaldeNafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria maiatzean Iruñean organikoaren gaikako bilketa sustatzeko ekitaldi batean. (Argazkia: Iruñerriko Mankomunitatea)

Helburutzat hartzen du hondakinen %79 birziklatzea –gaur %33 baino ez da biltzen gaika sailkaturik– eta zerga berriz zigortzea zabortegietara edo errausketara doazen azken zaborrak.

Nafarroako Gobernuak hondakinentzako Foru Lege proposamena onartu du 2017-2027 eperako, orain Iruñeko Legebiltzarrak eztabaidatu eta onartu dezan. Besteren artean helburutzat hartzen du hondakinen %79 birziklatzea –gaur %33 baino ez da biltzen gaika sailkaturik– eta zerga berriz zigortzea zabortegietara edo errausketara doazen azken zaborrak.

Nafarroako Hondakin Plan berriaeztabaidatzen urte eta erdi luze iraun duten lanetan parte hartu dute, gobernu eta teknikariez gain, lekuko erakunde guztiek –udal zein mankomunitate– eta baita hala nahi izan duten eragile sozialek ere. Beraz, Nafarroak aurrea hartu dio Euskal Autonomia Erkidegoari bai Hondakin Plan bat edukitzeko garaian –EAEk ez dauka– eta baita parte hartzearen zabaltasunean ere.

Nafarroak espreski utzi du errausketa bere hondakinen kudeaketa eredutik kanpo. Orain aurkeztu duen lege proposamenak hondakinak murriztu eta birziklatzeko helburu ausartak ezarri ditu eta, hau ere berria euskal eremuan, zergaz zigortuko ditu ez ondo sailkatuta biltzeagatik zabortegira edo errausketara kondenatutako azken zaborrak,Gobernuak berak aitortu duenez “prebentzioa eta berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzea sustatzeko eta zabortegian ezabatzea eta erraustea ez bultzatzeko xedearekin. Legeak fiskalitate hau ezartzen du kontrolaren iraunkortasun ekonomikoa eta hondakinen ebaluazioa eta kudeaketa ziurtatze aldera, ekonomikoki zigorrak ezarriaz hondakinen sorreraren arabera“.

Helburu horiek lortzeko hainbat azpiegitura berri sortzea aurreikusten du lege berriak, Nafarroan zehar era deszentralizatuta eraikiko direnak; honetan ere aurrerazale jokatu dute nafartarrek EAEtarren aldean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!