Eskari falta Castejongo zentral termikoak kolpatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Eñaut Agirrebengoa Apaolaza 2016ko urt. 13a, 13:03

Argazkia: Hidrocantabricok Castejonen duen zentral termikoetako bat.

Aurreikusitakotik oso behera dago Castejongo zentral termikoen funtzionamendua. Eskari falta dela eta, apenas ari diren erabilera orduak pilatzen.

Espainiako Sare Elektrikoak emandako datuen arabera, 2014an Iberdrolaren Castejon 1 zentrala ez zen ordu bakar batez ere funtzionamenduan egon. Hidrocantabricorenak diren bi zentralei dagokienez, Castejon 1ek %21eko jaitsiera izan zuen –901 orduz izan zen jardunean–, eta Castejon 3k %43ko igoera, guztira 969 ordu emanez funtzionamenduan. Kontuan hartzekoa da ziklo konbinatuko zentral termikoek, errentagarriak izan daitezen, 3.500 eta 4.000 ordu inguruko funtzionamendua behar dutela izan.

Gainera, Castejon 3k 2014an aurreko urtearekiko hazkunde nabarmena izan bazuen ere, hau azken urteetan izandako beherakadaren ostean iritsi zen. Horren lekuko zentral honen produkzio datuak: 2011n 1.350 Gwh produzitu bazituen, hiru urte geroago 198 besterik ez zituen ekoiztu. Castejon 1en kasuan hiru urte horietan produkzioa 1.454 Gwh-koa izatetik 192koa izatera igaro zen. Castejon 2, bere aldetik, 704 Gwh ekoiztetik Gwh bakarra ere ez ekoiztera igaro zen.

Fermin Perez-Nievasek Diario de Noticiasen  azaldu duenez, gaur egungo egoera ekonomiko eta elektrikoa dela eta zentral hauen bidez sorturiko energiaren kontsumoak Espainiako Estatu osoan egin du behera. Energia beste bide batzuetatik ekoiztea merkeagoa da, eta horrek eragina izan du produkzio modu honengan. Horrela, 2010ean Espainiako Estatuko zentral termikoek 64.604 Gwh produzitu zituzten bitartean, lau urte geroago produkzioa 22.060 Gwh-ra jaitsi zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!