Gaur egun nafar jotak musika eta letra aurretik egina duten kantuak ditugu. Txapelketa, jaialdi eta emanaldietan jota berdinak entzun daitezke maiz, eta saritzen den bakarra interpretatzaileen ahotsa eta kantatzeko modua dira. Ez da, ordea, beti horrela izan. Garai batean jotak bat-batean botatzen ziren, erronda eta tabernetan bereziki, eta hitzak ez ziren inolaz ere gaur egungoak bezain zuzenak. Jose Mari Esparza jota bildumagilearen hitzetan: “Navarristek jotaren bertsio ofizial bat inposatu dute, eta hegoak ebaki dizkiote. Orain ez dugu ez txori ez deus”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.