47 herri nafarrek osatzen dute koordinakunde iberria. 100 pertsona inguru hurbildu ziren Sartagudara otsailaren 28an proiektua sostengatzera. Memoria historikoa berreskuratzeko Nafarroa osoan ekimenak antolatuko dituzte.
Proiektu anitza izatea dute helburu koordinakundeko kideek: “Memoria historikoa berreskuratzeko lan espazio bat izatea nahi dugu, gai honen inguruan herri ezberdinetako pertsonak elkartuko dituena”.
Erakunde erradikaltzat definitzen dute koordinakunde berria, sustraietatik hasita eta antolaketa erradikal baten bitartez arazoei aurre egin nahi diena, alegia: “Biktimendako egia, justizia eta ordaina lortzeko, alde batetik; eta kriminalak zigortzeko, bestetik, etenik gabe borrokatuko dugu”.
Memoria historiko demokratikoaren berreskurapena lortzeko neurri juridiko, ekonomiko, sozial, zientifiko-kulural eta politikoak beharrezkoak direla nabarmendu dute. Horien artean, hil zituzten pertsonen gorpuen lokalizazioa zein den jakiteko neurriak har daitezela eskatzen dute; baita Nafarroako Memoria Demokratikoaren Dokumentazio Zentroa martxan jartzea ere.
Iruñe Astitz Larunbe