#ESKUTIKeskura kanpaina abiatu du Errigorak, oliba olioa ardatz

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015ko ots. 27a, 14:58

Otsailaren 20tik martxoaren 4ra bitarte oliba olio birjina estra eskatu ahal izango da Errigoraren kanpaina berriaren barnean.

Horretara dator Errigora, Nafarroa hegoaldeko produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera.

Geroz eta ekoizle gehiagok parte hartzen dute eta geroz eta gehiago dira auzolanean oinarritutako merkaturatzea indartzen ari diren kontsumitzaileak. Pasa den udazkenean 12.000 saski banatu zituzten. Aurten 50 herritan eskuratu ahalko da Nafarroa hegoaldeko olioa.

Urte osoan bertoko jakiak kontsumitzera bultzatzea eta Nafarroako erriberan euskara sustatzeko sortu dute Errigora dinamika.

Iruñe Astiz Larunbe

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!