Hizkuntzagatik diskriminatuta. Lekukotasuna.

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2018ko mai. 30a, 12:31

Gaur, hemen, Nafarroa Garaian, euskaraz lan egiten duten enpresek ezin dute administrazioarekin gure hizkuntzan lan egin. Funtzionario gehienak euskaldunak ez direnez, txostenak edo proposamenak euskaraz eginez gero, itzul ditzazula eskatzen dizute edo itxoin behar duzula itzultzaileek itzuli arte. Hau da, administrazio publikoak euskara baztertu eta espainieraz lan egin dezaten bultzatzen du halabeharrez.

Adibide zehatz mordoa jar daiteke. Foru Erkidegoko administrazioarekiko harremanetan eta udalerriekin behartuta dago enpresa espainieraz idaztera eta batzarrak espainieraz egitera. Funtzionario bat eta bakarra euskalduna ez den kasuetan ere bai, gainontzeko 4, 5 edo 6 pertsonak euskaldunak bagara ere.

Eskualde euskalduna deritzoten horretako udalerri batzuen kasua da salbuespen bakarra.

Euskaraz lan eta bizi nahi dugunok, egunero, errealitate horrekin topo egiten dugula aintzat hartuta, espainieradun elebakarrak diskriminatuta daudela entzuteak gure instintorik baxuenak pizten ditu. Ezin dute horrenbertzeko kopeta izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!