Bada mantra bat aspertu arte entzun eta irakurri duguna: ezin da inolako egitasmo politikorik defendatu indarkeria erabiliz. Oroitzen duzue, ezta? Baina ETAri buruz ari ziren, jakina, printzipio unibertsal eta absolutu gisa aldarrikatzen bazuten ere. Areago, bakarrik ETAri buruz ari ziren, printzipio unibertsal-absolutoak, batzuen ustetan, jantziak bezala, neurrian eginak baitira.
Printzipio horrek ez du balio, adibidez, Gazan egiten ari diren genozidioa salatzeko. Ez omen da inarkeria helburu poltiikoak lortzeko erabiltzea, autodefentsa baizik. Beraiek azaldu beharko digute nola uztartu autodefentsa genozidioaz.
Orain, bestalde, armagintzaren garaia omen da. Sinestarazi nahi digute gerlaren atarian gaudela eta ezinbestekoa dela arma gehiago erostea, fabrikatzea, izatea… Atzeman al duzue eztabaida honetan printzipio unibertsal-absolutu horren arrastorik? Non daude etika eta morala armen negozioa bertako entrepresek baliatu behar duten aukera gisa aurkezten denean? Oroitu hau guzia enegarren kondena eskatzen diguten hurrengoan, mesedez!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!