“Dena ala ezer ez”, nork ez du baliatu filosofia hau uneren batean? Egia esan, kuspegi gisa, jarrera emankorra izan daiteke, edo ergelkeria erraldoia. Ez dago aurretik jakiterik, ez baitago erronka, leku edota une guzietarako baliogarria den formularik. Egoera eta garai bakoitzean pentsatu behar da hautu egokirik ote den, errezeta sinplistak alde batera utzirik. Eta gogoeta horretan dena lortzea bideragarria ote den aztertzea beharrezkoa da, bestela, “ezer ez” ala “ezer ez” baita dilema.
Halaber, egoera dilema horren terminoetan jartzeak zer dakarren pentsatu behar da. Kasu batzuetan, formulazio zehatz horretatik haratago doazen indarrak askatzen ahal dira, dilema bera gaindituz. Beste batzuetan, berriz, itxikeria da ondorioa, eta bide horretatik, zatiketak eta ahulezia datoz.
Ezkerran eta jendarte mugimenduetan, tamalez, oso ohikoak dira jarrera autosuntsitzaileak, batzuetan “dena ala ezer ez” logika era kazkarrean ulertuta lehertzen direnak. Pentsatu nahi dut, edonola ere, zerbait ikasi dugula, eta geure eztabaidak bideratzen jakinen dugula. Dena lortu nahian zerbait lortzen ere ikasi dugula, hots.