Esku bat hondarren azpian

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2022ko aza. 17a, 13:26

Suntsipen sortzaileren kontzeptua erabili da kapitalismoaren kalteen atzean hainbat onura bilatzeko, eta dagoeneko argi dago eufemismo bat dela, suntsipena izkutatzeko. Irulegiko muinoan, alta, literalki gertatu da, eraso baten arrakastari esker iraun dutelako arrasto batzuek bi mila urte baino gehiago emanik. Baten batek ondorioztatuko du, beharbada, inperialismoa onuragarria dela eta Erromaren alabantzak kantatu behar ditugula, baina hor badago beste gogoeta punttu bat, izkututakoaren itzulerarena, hots.

Izan ere, izugarrizko astinaldi kolektiboa bilakatu da Irulegiko eskuarena. Zerbait ikutu du esku horrek, baita hainbat zartako eman ere, ustezko aditu batzuk akrobazian trebatzen ari direlarik egunotan, idatzi dituzten ergelkeriak erlatibizatu edo, zuzenan, izkutatu nahian. Baina luzatutako esku gisa ere hartzen ahal dugu Irulegikoa, gure historia eta gure hizkuntza eta bere aurrekariak altxor komun gisa hartzeko. Ikur ederra dugu eskua, iraganetik haratago, egungo euskara maitagarriago agertzen laguntzen ahal duena. Zartakoak banatzeko gogoak ez luke aukera hau oztopatu beharko, ene ustetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!