Defentsarik gabeko gerla

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2020ko urr. 29a, 12:40

Gerlaren inguruko metaforen erabilpena ohikoa bilakatu da pandemiaren kudeaketan. Izan ere, tentagarria da, arazoak korapilatzen direnean, irakurketa sinplista eskaintzea: birusa gure etsaia da eta gerlan sartuta, aginduak bete behar ditugu. Jendartea disziplinatzeko formulazio egokia da, eta birusa kontrolatzeko planak ez badu emaitza onik ematen, jendeari leporatzen ahal zaio ardura, kritikak errefusatuz, gerlan ez baitute lekurik.

Afera da gerlaren diskurtsoak berak defentsaren gainean jartzen duela fokoa. Funtzionatu ez duen birusaren aurreko defentsan, hots. Paradoxikoki, ardurak izkutatzeko aukeratu duten metaforak ardurak nabarmentzen ditu. Estali nahi zutena agerian dago: murrizketa eta pribatizazioek jendarte defentsak ahuldu dituzte. Ez-gerla honetan, gure “artileria” osasungintza publikoa da, eta ohe kopuruak zernolako garrantzia duen ikasi dugu, berriro ere. Gastu militarrak gehiegizkoak diren bitartean, gutxiegi inbertitu da jendartea defendatzeko, eta honatx ondorioak. Baina lasai, Abiadura Handiko Trenak arazo guziak konponduko ditu eta!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!