Argitxo bat zerumugako lainoan

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2020ko urr. 1a, 13:01

Martxoan, konfinamendua hasi zenean, zerumuga tenporal hurbil bat irudikatu nahi genuen. Ordurako bagenekien ez zela gripe huts bat, baina sinetsi nahi genuen laster bilakatuko zela antzeko zerbait. Urrun daude desira haiek hotz eta lurrikara giroan abiatu den udazken honetan. Bigarren olatuaren menpe ote gauden ez dakit nik, baina tunelaren irteera ez da inon ikusten eta denok somatzen dugu bestaldean ez dagoela atzean utzi genuen egoera, beste bat baizik, orohar, makurragoa izanen dena. 

Ulergarria da, gauzak horrela, egoneza eta zapuzketa zabaldu izana, eta uste dut haserrearen irakurketa egin behar dela, baita ongi kudeatu ere. Bestela, mundu injustuagoagoak eraiki nahi dituztenek eginen dute. Ez dut itxaropenarenaren defentsa zozorik eginen, ez diodalako ene buruari ipuinik sinestarazi nahi, are guttiago beste inori, baina beste mundu bateruntz joan ahal izateko, argitxoren bat piztu beharko dugu zerumugan, bestela, berriro diot, beste batzuek eginen dute, eta pentsatzen dut ez zaigula gustatuko ezarriko duten norabidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!