Autoritarismoaren itzala zabaltzen denean…

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2019ko aza. 21a, 14:54

Mamu handi bat dabil munduan barrena, bazter batetik bestera. Ez da Marx eta Engelsen Agiri Komunistarena, egia esan. Kontrako norabidea hartuta dator, mendeetan zehar askapen borrokei esker lortutakoa galarazi eta demokrazia forma guziak desegiteko asmoz. Honela, demosa (bestela esanik, herria) botererik gabe utzi nahi dute, krazia (hau da, boterea) elite mugatuen baitan kokatzeko. 

Autoritarismoaz ari naiz, eta neoliberalismoaren aurpegia da, maskara kendurik. Indarrean dauden pribatizazioek eta bestelako lapurretek nekez piztuko dute jendearen ilusioa, eta beraz, beste emozioak astindu behar dituzte, beldurra eta gorrotoa, esaterako. Autoritarismoak arriskuak asmatu edo gaindimentsionatzen ditu, ordenu bertikal ezdemokratikoa zilegiztatzeko. 

Mamu horrek hamaika ahots hartzen ditu, gurean, Maia alkatearena, adibidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!