Espainia gainbehera, noren gainean eroriko?

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2019ko ots. 14a, 13:27

Espainia gainbehera doa, Europa bezala. Biak ala biak garai bateko inperioen isla itzaliak dira, onartzen ez badute ere. Munduaren erdigune geopolitikoa non ote dagoen jakitea zaila da, baina, argi dago: Europan ez. Mendebaldeak sinetsi nahi izan zuen Txina eta ustezko periferiako beste hainbat lurralde egokiak izan zitezkeela soldata eta lan baldintza kazkarrei esker, produkzioa hara eraman eta horrela etekin gehiago lortzeko, baina orain, abantaila bilakatzen ari da lekualdatze hori, aurreko periferia erdigune bilakatzen ari delarik.

Ohiko erreakzioa izaten da, posizioaren jaitsieraren aurrean, autoritarismoaren hautua egin eta norbait zapaldu nahi izatea, gainbehera mozorratzeko. Horixe ikusten ari gara Espainiako Erresuman gaur egun. Gero eta periferikoagoa da Espainia munduan, baina gero eta harresi altuagoak eraikitzen ditu, eta gero eta oldarkorragoa da Kataluniako matxinada demokratikoaren kontra, eta, orohar, estatuaren ezaugarritze asimilatzailearen defentsan. Kasu, beraz, gainbehera horretan, gure gainean erortzeko asmoa dutelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!