Otsailaren 23a, azken hamarkadeetako egunik luzeena

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2018ko ots. 23a, 13:21

Egun guttiago ekartzen ditu otsailak beste hilek baino. Emankorra da horietako bat, alta, espainiar erresuman bederen. Otsailaren 23az ari naiz, jakina, itzal luzea baitu, urte aunitz iraganik ere argiki atzematen dena. Tejeroren bibote eta jarrera makarra ahanztea zaila da, baina kolpearen folklorea baino garrantzitsuagoa da espainiar estatuak egun hartan bere buruari eman zion abisua oroitzea, bizi garen inboluzio beldurgarria noiz eta orduan abiatu baitzen.

Franco hil ondotikoa ez zen inoiz frankismoarekiko haustura izan, urrutiegira joan zen batzuen ustetan, halarik ere. Horrenbestez, otsailaren 23koa autokolpea izan zen, kartoizko demokratizazio hura gehiegizkotzat baitzuten. Laburra, beraz, diktadurarekiko urruntzea eta oso luzea, ordea, gaur egun ere itotzen gaituen autoritarismoaren katea.

Egun luzea, bai, otsailaren 23a, beharbada uztailaren 18aren familiakoa delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!