Tren batzuk galdu behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2018ko urt. 11a, 12:47

Ohiko metafora da trena galtzearena. Areago etengabeko aldaketan oinarritutako gure garai likidoetan: trena galtzea iraganean loturik jarraitzea da. Trena galtzen duena ez da mugitzen, orainaldiaren geltokian gelditzen da, geldirik. Gure garaiko mamu guziak bildurik!

Ederki kudeatzen dute batzuek metafora hau, edozein astakeria aurrerapenaren trenaz lotzea aski delarik eztabaida lainotzeko. Izan ere, nor dago aurrerapenaren kontra? Bestela esanik, nork galdu nahi du trena?

Ba, tren batzuk pasatzen utzi beharra dagoela uste dut nik. Ezarri nahi diguten Abiadura Handiko Trena, esaterako. Ez dugu behar, gezurrez jositako egitasmoa da, benetan zertan datzan ez dakigularik, eta, finean, dirua eta indarrak beste egitasmoetan jartzea askoz ere ideia hobea da.

Pasa dadin, beraz, hondamendira eraman nahi gaituen trena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!