Udazkeneko gogoetak

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2016ko aza. 7a, 12:00

Xirimiri hitza aipatu nion lehengoan alabari, eta hura zer ote zen galdetu zidan. Euria eta ekaitza zer diren ederki daki, baina xirimiria ez. Eguraldiaren aldaketaren inguruko teoria egiteko oinarri exkasa da, aitortzen dut, baina zer pentsa eman zidan. Eguraldi aldaketak atzemateak denbora eskatzen du, igogailuko elkarrizketa aspergarrietatik haratago, baina nago udararen luzatzea eta bapateko neguaren sarrera hazilan gertatzen direla azkenengo urteotan nahiko era espektakularrean. Jauzi hori udazkena izendatu ohi dugu, garai berean udako eta neguko egunak, eta batzuetan orduak ere, nahasten direlarik.

Harrerak era anitzak dira. Batzuendako eguraldi ona dena txarra da besteendako. Egoera politikoan ere halako harrera ezberdinak atzematen dira. Batzuk lehien beldur dira, beste batzuendako aldaketaren ezinbesteko oinarriak direlarik. Aldaketaren lehen beroak iraganik, indar eta bizitasuna hozteko arriskuaren aitzin gaude. Politikan zikloak ez dira zirkularrak, ordea, eta udaberriak ez datoz berez: eraiki behar dira. Zaila da lehen uneko berotasunak lau urtez irautea, jakina, baina berorik gabe, hanka motzak izanen ditu aldaketak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!