Nagusitzen den ikuspegia politizazioaren bazterketa da, baina honek politika errefusatzera eramaten ahal gaitu, politika txarra delakoan eta ni horrekin ez nago batere ados. Are guttiago euskaraz ari garelarik!
Batetik hizkuntza politika kontua delako. Bestetik, menpekotasun egoeran dagoen hizkuntza batek politizazioa behar duelako ezinbestean menpekotasuna gainditzeko.
Politizazioa ez da alderdikeria. Politizazioa gatazka aintzat hartzea, eztabaida irekitzea eta irtenbide politikoa ematen saiatzea da. UGT, Comisiones Obreras eta eskuinaren presioen aurrean atzera egitea politika da, esaterako, eta politika litzateke, halaber, presioen gainetik aurrera egitea. Kontua ez da euskararen inguruko politika egitea, zein politika egiten den baizik.