Mikel Zabalza gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2015ko abe. 16a, 11:58

Urteak badatoz eta badoaz, baina oroimen batzuk gelditzen dira, indartsu, bizirik, gogoan erroturik edo. Nonbait, ez dago gogoan duguna gogoratu beharrik, baina ez dut Mikel Zabalzarekin gertatutakoa ahazteko gogorik eta urteurren honetan komeni da, ene ustetan, gogoratzeko beharra aipatzea, oroimena libre izateko gogoaren funtsa baita. Egin digutena oroitzea, itxi dizkiguten ateak ez ahaztea, kendu diguten guzia aintzat hartzea, lapurtu dizkiguten irri guziak, Mikelenak eta beste askorenak, horiek denak gogoan izatea ez da mendeku gosea, oroimena baizik.

Jakin badakigu zer gertatzen den oroimena baztertzen delarik. Halaxe egin zen Franco hil ondotik eta oraingoz irekita daude zauriak. Gertatutakoa argitzea ezinbestekoa da bestelako etorkizuna eraiki ahal izateko. Beldurrik gabe, dena argitzeko borondateaz, berriz gerta ez dadin.

Bizirik eraman zuten Mikel, hilik bota zuten Bidasoan. Ez dezagun inoiz ere ahantz!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!