Orain dela aste batzuk, Isabel Celáak bere Hezkuntza-Lege berria aurkeztu zuen. Espero zen bezala, proiektuak eskuinaren aurrez-aurreko oposizioa eragin du, Espainian ohitura denez; izan ere, honekin zortzi izanen dira estatuak izan dituen Hezkuntza-legeak 35 urtetan soilik.
Argi dago hainbat puntutan legeak aurrerapausu nabariak ematen dituela aurrekoarekin, LOMCErekin, konparatuz; baina, berriro ere, akats berdina aurkitzen dugu: bat-etortze falta. Seguraski hori izan daiteke irakasle, ikasle eta gurasoei gehien kezkatzen diena. Zer gertatuko da hurrengo hauteskundeetan eskuinak irabazten badu?
Agerikoa da espainiar hezkuntzaren arazo larrienetariko bat kontsensu falta dela. Beraz, zergatik politikariek ezin dute proiektu orokor eta bateragarri bat atera? Lana oso zaila izanen da, gai askotan kontrako ikuspuntuak izango dituzte-eta, baina pena merezi du. Espero dugu noizbait akordio bat posible izatea eta gure etorkizuneko ume eta gazteek, benetan, hezkuntza ezinhobe bat izatea.