Nork ez du inoiz jaso gezurra zen albisteren bat Whatsapp-mezu baten bitartez? Niri bidalitako azkena hauteskunde-eguna baino lehen izan zen. Testuak zioen zenbait alderdiren boto-txartelak baliogabe zirela, inprimatzerako orduan data gaizki jarri baitzuten. Mezua gehiegi zabaldu zenean, komunikazio bideek berria ezeztatu zuten: paperak guztiz zuzenak ziren.
Argi dago hau adibide txiki bat besterik ez dela. Azken urteotan sare-sozialek funtsezko rola jokatu dute informazio faltsuaren zabalkuntzan. Erabiltzaileok, gehienetan, datuak egia direla ziurtatu aurretik, mezuak berbidaltzen ditugu, horrek dituen ondorioei buruz pentsatu gabe. Gainera, albiste hauek nahiko alarmistak izan ohi dira, eta zenbaitetan kutxu matxista edota xenofoboak dituzte.
Badirudi espiritu kritikoa galdu dugula eta gauzak pentsatu gabe egiten ditugula, baina hau oraindik alda dezakegu. Horregatik, beraz, horrelako mezu baten aurrean beti hausnarketa sakona egin behar dugu, benetazkoa dela egiaztatzeko. Kasu hauetan boto bat ez sakatzeak gure garuna piztu dezake.