Erreferente berriak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2017ko ira. 28a, 12:00

Argazki batean ikusten dut Albert Pla, garai bateko naufrago itxurarekin –txiste horietan bezala, badakizue, isla txiki bat, bertan palmonodoa eta plamondoaren ondoan arropa urratuz jantzitako naufrago bizardun bat–. Beste batean Serrat, hain modan dagoen txano edo gorra horietako batekin, aspaldi kaka egin ez duelako itxura daukan Ana Belen ondoan duela.
Plarena ez dakigu non egina den. Serratena, Santiago de Txilen, jiran ibiliko baita han, suposatzen dut.
Mezuak ere guztiz diferenteak: Tu vida es una puta mierda, y lo sabes, dio Plaren atzean oso-osorik ikusten ez den leloak; Kataluniako erreferenduma ez dela garbia atera du Serratek, independentismoaren aurka egiteko, jakina.
Plak barre egin die erreferendumaren aurka daudenei, ironia erabiliz; Serratek esaldi heroikoen liburutik egin du tira: nahiago dut beldurra pasatu, lotsa baino.
78ko erregimenak, erregimen guztiek bezala, bere erreferente kulturalak eduki izan ditu. Hemen ere bai, noski, eta bakoitzak bere inguruan begira dezala nor diren jakiteko. Badirudi, ordea, horiek ere erortzen ari direla, erregimen bera adreiluz adreilu eraistearekin batera. Edo, nahiago bada, erreferentzialtasuna eskuz aldatzen ari dela.
Kataluniatik datozen bi argazki hauek horren adibide.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!