Libertateaz

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril 2023ko ots. 7a, 16:07

Askatasunaren izenean bertze danbateko bat eman dio PSNk euskarari, Mañeru eremu ez euskaldunean utzita. Sozialistek harrokeriaz gaztigatu gaituzte euskaldunak, gehiengoaren hizkuntza-eskubideak direla defenditu beharrekoak, ez gutiengoarenak. Ederra askatasuna konprenitzeko manera! Hori ez aski, eta euskaldunok, gure eskubideak defenditzerakoan, erdaldun elebakarrak iraindu eta zalantzan paratzen ditugula bota zuen, lotsagorritu gabe, Jurio eledunak.

Bide beretik hainbat epaile, funtzio publikorako sarbidea herritarren hizkuntza-eskubideen gainetik daudela erranez. Liburuzainak, medikuak edo administrazioko langileak euskararik ez dakiela? Horiek lan egiteko duten eskubidea dago gu euskaldun gizajoon gainetik. Zer uste genuen, bada?

Ildo beretik hasi dira ere iritzi-emaileak, enpresarien lobbyak eta erdaretako hedabide nagusiak euskararen kontrako gurutzadarekin: euskara kanpoko langileak erakartzeko oztopo dela, eta hezkuntza-sisteman ere erdarek leku gehiago beharko luketela, euskararen kaltetan.

Makurrena da, sarri-sarri, euskaldunok erosi egiten dugula diskurtso hori. Libertatea delakoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!