Hil

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril 2017ko mar. 2a, 12:37

Nola hil nahi dudan pentsatzea ez dela “normala” erraten dit lagun batek. Nik, aldiz, behin eta berriz erraten diot zerk eraginda hilen naizen ez dakidala, baina nire esku dagoena eginen dudala nik eta ingurukoek ahalik eta gutien sufritzeko, ez dudala alferrikako sufrimendutan luzatu nahi. Bizitzera etorri naizela.

Azken boladan heriotza eta bizitzaren akabera hurbil xamar egokitu zaizkidalako izanen da maiz gai horri bueltak ematea. Adinak ere izanen du zerikusia, dudarik gabe. Baina pentsatu nahi dut, eta zergatik ez, planifikatu.

Eutanasia defenditu dut beti, eta inoiz baino beharrezkoagoa iruditzen zait aldarrikatzea. Ni librea baldin banaiz erabakitzeko nire bizitzako unerik garrantzitsuenetan zer egiten, nola jokatu, zergatik ez dut neronek erabakiko nola hilen naizen?

Nafarroako Parlamentuak hiltzeko prozesuaren inguruko erregistroa osatuko omen du. Espainiako legedi murriztailearen barrenean, perspektibarik zabalenetakoa du gure erkidego honek, bertze hainbertze gaitan hain atzerakoia denak. Baina borondate sozialak eta politikoak, maiz, burokraziarekin egiten dute talka. Bikoteak, amak eta hirurok berriki sinatu ditugu azken borondateak zehazteko paperak. Parean nor egokitzen zaizun arabera, errazagoa edo zailagoa da tramitea, eta bertze hainbertze laguntza eta eskarirekin bezala, ez dut lortu ez lehenbiziko aldian, ez bigarrenean, ez hirugarrenean ere nire borondatea administrazioaren aitzinean argi uztea. Beti dago falta den paperen bat, zerrendan ageri ez den sinadura baten beharra. Burokraziak hilen gaitu, eta horretan ere, badirudi, geronek ere ez dugula hautatzen ahal nola.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!