Amaia Carrion (zientzialaria): "Inguruneak eragin zuzena du gizakiaren garapen kognitiboan"

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 15a

Zinema eta Zientzia zikloaren eskutik, 'L'enfanta sauvage' filma emanen da gaur Golem Zinemetan, lehenengo "haur basati" kasua dokumentatzen duen Françoise Truffauten 1970eko filma. Amaia Carrion zientzialariaren solasaldiak osatuko du emanaldia ondoren

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiak antolatzen duen Zinema eta Zientzia zikloaren bederatzigarren edizoiaren eskutik, L’enfant sauvage filma proiektatuko da ostegun honetan, dokumentatutako lehen “haur basatiaren” kasua azaltzen duen Fracoise Truffauten 1970eko filma. Bertan egonen da Amaia Carrión Castillo zientzialaria ere bertan egon da, filmak berak proposatzen dituen gaien inguruan mintzatzen. Izan ere, nola eragiten du inguruneak gizaki baten garapen kognitiboan? 

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroako Ikerbasque ikerlariak irakurketa gaitasunean genetikak duen eragina aztertzen du Carrionek, eta aski ongi ezagutzen du arloa. Bere erranetan, haur batek duen inguruneak lotura zuzena du bere gaitasun kognitiboak garatzerakoan, hizkuntzatik bertatik hasita. Bestelako faktore batzuk ezin dira baztertu, alta, tartean alderdi genetikoa.

Zinema eta Zientzia zikloaren 9. edizioa

Edizioz edizio interesa piztu duen egitaraua da Zinema eta Zientzia zikloa, hausnarketarako eta izpiritu kritikoa elikatzeko baliagarri suertatzen dena. Izan ere, emanaldi guztiak zientzialari adituen hitzaldiekin lagunduta joanen dira, proiektatutako filma begirada zientifikoarekin aztertzea ahalbidetzen duena. 

Datorren astean, urtarrilaren 22an, The social network (Sare soziala) proiektatuko da, hau ere euskarazko azpitituluekin, David Fincherrek 2010ean zuzendutako film ospetsua. Sare sozialen jatorriaren erretratua da filma, eta ikus-entzuleak gaur egungo denbora definitzen duen abiapuntu batera eramango ditu. Euskarazko azpitituludun filmeekin jarraituz, bi klasiko handik osatuko dute egitaraua: The nutty professor (Irakasle zoroa), Jerry Lewisek zuzendu eta protagonizatzen duen filma; eta The trid man (Hirugarren gizona), Carol Reeden 1949ko klasikoa. Egitarau osoa eta sarrerak dagoeneko Golem Baiona zinemen webgunean erosi daitezke, 4 euroan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!