Askatasunaren Nazioa Gara goiburuarekin Iruñeak hartuko du 2025eko Aberri Eguna. EH Bilduko idazkari nagusia, Arnaldo Otegi izan da horren berri ematen Iruñean. "Nazioartean azelerazio prozesu baten gaude, Mundua okerrera aldatzen ari da, eta oso azkar. Gerrak ekiditeko egitura instituzionala suntsitzen ari dira", esan du Otegik testuingurua nabarmendu nahian.
Efemeride baten bueltan eginen dute Aberri Eguna: "50 urte dira Franco hil zela, baina ez frankismoa. Eta ia 50 urte betetzen dira Euskal Herriak NATOri ezetz esan ziona erreferendumean", nabarmendu du Otegik. Euskal Herria antimilitarista dela gogoan izan du eta horixe aldarrikatzera kalera ateratzeko deia egin: "Bandera koloretsuak aterako ditugu apirilaren 20an kalera eta ukabilak altxaturik eginen dugu ospakizuna", adierazi du. Euskal Herriak eredu justu eta sozialistago baten alde egiten duela ere uste du eta burujabetzaren aldekoa dela.