Argi azaldu du Ana OLLO Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak. Europak azken 10 urteetan Nafarroako Gobernuak euskararen normalizazioan eta sustapenean egin dituen urratsak aitortu ditu. Balorazio positiboa egin du Ollok, “txostenean jasotako gomendioak jarraitu eta betetzeko bide luzea egiteko dagoen arren”.
2017-2021eko datuak biltzen dituen txosten hau seigarrena da, eta txostena bera balioetsi du kontseilariak. Euskararen erabilera, sustapena eta normalizaziorako zortzi printzipio nagusi finkatzen ditu Europako Kontseiluak adituek egiten duten Europako Hizkuntzen Txostenean. Justizia, hezkuntza, kultura, komunikabideak edota administrazio publikoa bezalako esparruei eragiten diete bildutako neurri zehatzek.
Berehala martxan jartzekoei erreparatu die Ollok, baina “gehiengo politikorik lortu ezean”, zonifikazioak euskara sustatzeko oztopo nagusia izaten jarraitzen duelako. Era berean, kontseilariak euskara meritu gisa baloratzeak aurrerapausoak ekarri dituela gogorarazi du, nahiz eta “batzuentzat nahikoak ez izan”. Merezimenduen dekretua "gazi-goxoa" dela adierazi du Ollok.
Alderdien balorazioa
Txostenak ia berrikuntzarik ez duen arren, zalaparta eragin du alderdien artean. Beste behin ere, UPNk txostena bera kritikatu baitu, uste du iritzia besterik ez duela jasotzen. Konpromiso politikoa da eta ez du balio normatiborik UPNrentzat. EH Bilduk ordea, “trikimailu dialektikoak” salatu ditu. Eta albiberean, Europako Gutunak biltzen dituen gomendioak betetzeko neurri zehatzak galdegin ditu Eneka Maiz EH Bilduko bozeramaileak.
Ondorio juridikoak beharrezkoak direla berretsi du EH Bilduk eta ebatzi du “neurriak urriak direla, benetako helburuak lortzeko”; "euskarak ekitate politika behar baitu eta ez berdintasuna".