Gas-ihesa arratsaldeko hiru eta erdietan atzeman zuten, Zabalegi Kontzejuaren kalean, etxebizitza bateko galdaran eztanda txikia izan eta gero. Gas konpainiako teknikariek gas hornidura moztu zuten eta foruzaingoak inguruko etxebizitzak hustu zituen. Haatik, dena kontrolpean zegoela zirudielarik, arratsaldeko seietan, eztanda handia izan zen.
#UltimaHora #AzkenOrdua
— Festaro/Auzo News (@AuzoNews) January 13, 2025
🔥Fuerte explosion de #Gas en la localidad #Navarra de #Noainhttps://t.co/QvBczAneMf pic.twitter.com/PfZpjQThEl
“Lehen leherketa arratsaldeko lehen orduan izan da. Gas hornidurako enpresako teknikariak etorri dira, eta dena kontrolpean zutela ematen zuten, baina arratsaldeko seiak aldera leherketa ikaragarria izan da”, azaldu du Noaingo alkate Sebastian Marcok.
Inguruko etxeak hustu zituzten, eta auzokideek senideen eta lagunen etxean zein inguruko hoteletan eman behar izan dute gaua. “Zer gerta ere kale honetako familia asko etxetik atera ditugu. Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, haientzako aterpeak bilatu ditugu, behar duten guztiek non lo egin eduki dezaten”, gaineratu du Marcok.
Policía Foral y Guardia Civil investigan una explosión de gas en unas viviendas adosadas en la localidad navarra de Noáin
— Guardia Civil Navarra 🇪🇸𝕏 (@NavarraGC) January 13, 2025
Vecinos de 50 viviendas han sido desalojados
7 personas heridas, 3 de ellas de carácter reservado
Se han registrado daños importantes en los edificios pic.twitter.com/SXQd9vAQB6
Kalte materialak handiak izan dira. Suhiltzaileek eta gas konpainiako teknikariek gaia lanean eman dute. Larrien dauden zaurituak 22 urteko mutil bat eta 13 urteko neska bat dira. Mutila lehen leherketa txikiaren ondotik etxean sartu zen, larrialdi zerbitzuek gaua kanpoan eman behar zuela esan ziotenez, bere gauza batzuk hartzeko, eta leherketa handiak han harrapatu zuen.
15:35h #Noain, se establece un dispositivo de seguridad por fuga de gas y explosión de caldera en vivienda.
— Policía Foral - Foruzaingoa (@policiaforal_na) January 13, 2025
Sin heridos y escasos daños materiales.
Técnicos de la empresa suministradora y @bomberos_na en el lugar.#SeguridadCiudadana pic.twitter.com/a8NXlyJ9pC