"Nafarra jaio edo egin egiten da?". Galdera horri erantzuna ematen saiatzen da Nafar haziak dokumentala, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentina bisitatu zuen azkeneko aldian grabatu zena. Izaskun Barberrek eta Rut Etxartek zuzendutako filma ostiralean emanen da Atarrabiako Kultur Etxean, 19:30ean.
Barberrek berak argitu moduan, bidaia baten kronika baino, nafartasunaren sustraietara jotzen duen kontakizuna da egin nahi izan dutena, Argentinako Nafar Etxeetako familia eta kideen bitartez kontatua: "Inongo loturarik gabe nafartasun sentimendu bat egon zitekeela ohartu ginen, sentimendu oso sakon bat, eta horren hunkitu gintuen".
Dokumentalak isaltzen duen bidaiak argentinarren eta nafarren arteko loturak islatzen ditu. Barberrek azpimarratu bezala, distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea? Dokumental honek galdera honi erantzuna bilatu nahi dio.
FITXA TEKNIKOA
- Izenburua: Nafar haziak. Argentinarekin 10.000km lotzen dituen kultura bat
- Zuzendaritza eta gidoia: Izaskun Barber De Carlos, Rut Etxarte Buezo
- Muntaketa eta produkzioa: Izaskun Barber De Carlos
- Produkzio koordinatzaileak: Nora Urtasun Guallar, Ander Zudaire López
- Argazki zuzendaritza: Rut Etxarte Buezo
- Soinu nahasketa: Asier Sánchez Iturrioz
- Dron irudiak: Arkaitz Zudaire López
- Diseinu grafikoa eta kartela: Ainara Fuertes López
- Iraupena: 68 minutu
- Hizkuntza: euskara, gaztelania
- Filmaketa herrialdea: Argentina
- Ekoizpen urtea: 2023
- Ekoizpena: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin eta Argentinako Nafar Etxeen laguntzarekin)