2024an indarkeria matxistak utzitako ondorioak ikusarazteko ekimena egingo du gaur Lunes Lilas elkarteak

Euskalerria Irratia 2025eko urtarrilaren 13a


Eguberrietan egon ez diren emakumeen izena duen izar bana eskegiko dute Gazteluko plazan, arratsaldeko 19:00etan. Bestalde, Emakumearen Aurkako Indarkeria epaitegiek eskumenak zabalduko dituzte eta arreta behar bezala emateko baliabide gehiago beharko dituztela ohartarazi dute.

Indarkeria matxista geroz eta gehiago salatzen dela ohartarazi dute eta Nafarroan babes-aginduaren eskaera bati 72 ordutan erantzuten zaio. Hala ere, zenbaitetan denbora gehiago ezinbestekoa da inplikatutako guztiekin hitz egiteko eta adingabeak behar bezala artatzeko.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Iruñeko Epaitegiko kideak, kexu dira orain Eraginkortasun Judizialaren Legea onartu berri delako eta horren bitartez, sexu-delitu guztien instrukzioa bere gain hartu behar dutelako. Bederatzi hilabeteren buruan emakumearen aurkako indarkerian espezializatutako epaitegiek sexu-delituak ikertzeko eskumen osoa bere gain hartuko dute. Hau da, indarkeria-epaitegiek eskumenak zabaldu dituzte eta baliabide gehiago beharko dituztela ohartarazi dute.

Izan ere, indarkeria matxistaren 4.000 espediente judizial izapidetzen ari dira urtean Nafarroan. Eta Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren arabera, indarkeria matxistagatiko salaketak %39 igo dira 2024ko hirugarren hiruhilekoan, eta Nafarroan uztaila eta iraila bitartean 1.059 salaketa aurkeztu ziren. Astelehen Lilak elkarteak ere, 2024an eraildako emakumeak gogoratu ditu, estatuan 94 feminizidio izan baitira.

Hartara, Astelehen Lilak elkarteak eraildako emakume eta bederatzi adingabeei omenaldia egingo die gaur, arratsaldeko 19:00etan, Gazteluko Plazan. Eguberrietan egon ez diren emakumeen izena duen izar bat eskegiko dute ekitaldian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!