Euskaldunon Biltokik, Txantreko euskaltzaleen elkarteak, Hikastaroa, hikaz hitz egiteko ikastaro praktikoa antolatu du, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Urtarrilaren 14an, 21ean eta 28an, eta otsailak 11n, 18an eta 25ean emanen dira gelak eta 12 ordu iraungo du osotara. Astearteetan 18:00etatik 20:00etara izango da. Izen ematea zabalik dago urtarrilaren 9a arte eta matrikula 40 eurokoa da.
Reyren aburuz, hitanoa ez da "hilik dagoen" aldizkera bat, eremu eta alor askotan oraindik bizi-bizirik dagoen zerbait baizik: "Euskarak duen baliabide bat da, eremu eta leku batzuetan oraindik erabiltzen dena. Ez da gutxietsi behar, ezta jainkotu ere. Hori gabe bizi gaitezke, baina erabili badezakegu, zergatik ez? Aberasgarri da".
Ikastaroak, hala, izaera praktikoa izanen du, helburua argia baita: "Hiketan aritzeko nahikoa baliabide eskuratzea, bakoitzak nahi duen eremuan erabili dezan. Horregatik, 12 ordu motz geratzen dira, eta nire asmoa aste osorako ariketa praktikoak jartzea da, gaitasun hori jorratzeko".