Mintzalagunak, harremanak euskaratik eta euskaraz eraikitzen

Miren Mindegia Petrirena 2024ko urr. 16a, 18:48

Euskaraz aritzeko biltzen den lagun taldea. Oinarrizkoa dirudi, baina Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Mintzapraktika taldeak arnasgune dira askorentzat. Mintzalagun talde bat hurbiletik ezagutzeko parada izan dugu  

Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak hartzen dituzte Mintzapraktika programetan parte hartzen duten kideek. Baina zer dira Mintzapraktika programak? Euskaraz aritzeko biltzen diren lagun taldeak osatzen dituen egitasmoa.  Oinarrizkoa dirudi, eta  akaso soiltasun horretan dago bere arrakastaren gakoa. 

Iruñerrian talde andana osatu dira azken bi hamarkadetan, milaka eta milaka lagunek izan dute aukera euskaraz aritu eta biltzeko, dagoeneko erraldoia den sare horren parte izateko. Gaur, talde horietako bat gurera ekarri dugu Monika Olmos, Ruben Valencia, Joseba Perkaz, Agustin Armendariz eta Jon Subijana mintzalagunek osatzen dutena. Arrazoi desberdinengatik eman zuten izena ekimenean, baina denek ala denek bat egin dute gauza batean: harremana euskaraz eraikitzen denean, euskaraz bizitzeko aukerari atea zabaltzen zaio. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!