Oreka, indarra, trebetasuna, arriskua, alaitasuna eta umorea ere iritsiko dira Atarrabiara Gure Zirkuaren eskutik. Azaroaren 8tik 23ra bitartean Burlata eta Atarrabia arteko hilerri arteko eremuan karpa jarriko du zirkuak. Tafallan izan ziren iaz Agerraldiaren eta Tafallako Udalaren elkarlanari esker, eta aurten, Iruñerrian izango dira.
Emanaldiak azaroaren 8, 9, 10, 15, 16, 17, 22 eta 23an izango dira. Ostiraletan, saioak 19:00etan hasiko dira, larunbatetan 18:00etan, eta igandetan, berriz, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 17:00etan.
Sarrerak urriaren 8tik aurrera eskuratu daitezke webgunean.