Benetako istorioak ezagutzeko gonbidapena da gaur Naizen Elkarteak egiten duena. Transitos izeneko liburuaren irakurraldian haurtzaroan eta nerabezaroan pertsona transexualek eta euren familiek dituzten bizipenak ulertaraztea eta enpatia sortzea bilatzen ari dira; gizartean inklusioa eta errespetua sustatzeko xede du. Gainera, pertsona horiek haurtzarotik dituzten esperientzia eta desafioen inguruan sentsibilizazioa lortu nahi dute aniztasunean eta sexu identitatean ezagutza bultzatzeko asmoz.
18:00etatik 20:00etara ariko dira Tránsitos izeneko liburua irakurtzen Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Bilbon, Donostian eta Laudion ere irakurriko dituzte. Pertsona ezagunek jarriko diete ahotsa istorio horiei, hala nola: Oinatz Bengoetxeak, Amets Arangurenek, Julio Sotok, Irati Goikoetxeak, Sagrario Alemanek eta Patricia Abadek.