Civivox sareak euskarazko 32 jarduera eskainiko ditu

Euskalerria Irratia 2024ko ira. 9a, 12:15

Zabalik da izena emateko epea eta guztira, 328 jarduera eta 46 tailer daude 2024-2025 ikasturterako. Heziketa fisikoa, dantza, zinema, diseinua, artea, hizkuntzak edota teknologia daude proposamenen artean. 

Civivox sareak mota guztietako eta adin guztiendako 328 ikastaro eta 46 tailer eskainiko ditu 2024-2025 ikasturterako. Ikastaroetatik 254k urteko izaera dute, hau da, jarraipena izango dute datorren urteko otsailetik aurrera. Beste 74 ikastaroak urtarrilean amaituko dira eta orduantxe, beste zenbait proposamen berri aurkeztu dira. Aurten, 32 dira euskaraz eskaintzen diren jarduerak.

Aukeren artean nabarmentzen diren alorrak dira arte plastikoak, kirola eta ongizatea, argazkigintza, poesia, sukaldaritza, marrazkigintza eta pintura, teknologia berriak, igeriketa, artea eta ondarean, musika, literatura, zinema edota dantza.

Izen ematea dagoeneko zabalik dago, gaurtik eta astebetez, irailaren 16ra arte egongo da eskuragarri. 010 telefonora deituz, Civivoxetan bertan edo internet bidez egin daiteke eskaera, gehienez 5 ikastarotan izena eman daiteke eta plaza esleipena zozketaz egingo da.

Plaza eskuratu duten pertsonek 72 ordu izango dituzte matrikula gauzatzeko. Matrikulatzen ez badira, zerrendako hurrengo pertsonari esleituko zaio plaza, erreserba-ordenaren arabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!