Iruñeko historia, hamar emakumeren bizipenetatik kontatua

Maialen Huarte Arano 2024ko ira. 3a, 08:27

Ana Diez de Ure, Garazi San Martin eta Maia Ansa atzo Nafarroako Antzerki Eskolan egindako prentsaurrekoan.

Kalean eginen den antzezlan batek garai bateko Iruñean bizi ziren hamar emakume izanen ditu protagonista. Memoria Eszenikoa izenarekin emakume haien bizipenak, sentimenduak, pairatutako errepresioak eta isilarazitakoak kontatuko dituzte hiru aktorek. Alde Zaharrean barna eginen dute ikuskizuna euskaraz gaur eta bihar. 

Gaur egungo Iruñea nondik datorren ezagutzeko beste modu bat eskainiko dute gaur eta bihar arratsaldean Maia Ansa eta Garazi San Martin aktoreek. Memoria Eszenikoa izeneko lanaren bidez garai bateko hirian bizi ziren hamar emakumeren bizipenak, sentimenduak, jansandako errepresioak eta isilarazi zizkietenak kontatuko dituzte. Bi hilabeteko egonaldien bidez ondu dute lan hau. Aurretik dokumentazio lan handia egin dutela ere adierazi dute: historialarien eta antropologoen laguntza izan dute horretarako. 

Euskarazko bertsioa ikusteko aukera izanen da gaur eta bihar 19:00etatik aurrera. Santa Maria la Real plazan abiatuko da eta Iruñeko zenbait gune zeharkatuko dituzte Santo Domingo azokan amaitzeko. Kalean izanagatik ere 20-25 pertsonarentzako eskainiko dute ikuskizun bakoitza. Aurrerago data gehiago iragarriko dituzte eta gaztelaniazko bertsioa ere bai. Azken horretan Maria Araiz ere arituko da aktore. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!